XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRIZAR ATZO ETA GAUR

ARTIKULU HAU IRIZARREN EUSKARA IKASTEN ARI DIREN LAU TALDEETAKO IKASLEEK EGIN DUTE.

IRIZAR 1889. urtean sortu zuen Ormaiztegin Cecilio Irizarrek.

1964.ean kooperatiba egin zen.

1920. urtera arte gurdiak egiten zituzten.

Urte honetan autobusen karrozeriak egiten hasi ziren.

Haserako autobus hauek egurrezko gauza asko zituzten eta horregatik denbora asko behar izaten zuten autobus bat egiten, hilabetea, gutxi gora behera.

1945. urte inguruko autobusak luzeak eta zabalak ziren, kamioien antz handia zuten, bolketearen ordez jarlekuak izatea zen ezberdintasun bakarra.

1953. urtetik aurrera autobusek muturra motza izan zuten eta kamioi itxura galdu egin zuten.

1969. urtean DINAN izeneko autobusa atera zuten.

Autobus hau gogorra eta modernoa zen.

1972.ean KOROSTI izenekoa atera zuten.

Muturra DINANena bezalakoa zen, baina erditik atzera altuagoa zen, beraz jendea bigarren pisuan bezala joaten zen.

Autobus honekin Irizarrek La Giralda de Plata de Sevilla saria irabazi zuen.

1973-74 urteetan hasi zen IRIZAR aire girotua autobusetan jartzen.

1979.ean UREPEL eta URKO atera zituen.

Autobus hauek DINAN eta KOROSTIren oso antzekoak ziren, baina politagoak.

Hauetan poliesterrezko gauza batzuk sartu ziren eta hori berrikuntza handia izan zen karrozeria munduan.

1981. urtean autobus berri bat atera zen EVEREST izenekoa.

Honek ere berrikuntza handia ekarri zuen.

Maletero handia zuen.

Aurreko kristala ere handiagoa eta zati bakarrekoa, EVEREST autobusaren aurrekoek bi zatitan eta masilatua zeramaten aurreko kristala.

EVERESTen ekipaje-apala poliesterrezkoa zen eta askori komuna ere jarri zitzaien.

Autobus honen ondoren poliesterra gero eta gehiago erabiltzen hasi zen.

Telebista eta bideoa ere oso arrunta zen modelo honetan.

IRIZARrek kotxe hau urte askotan zehar egin zuen (1981-1989), baina, bitarte horretan DRAGOIa (1985) eta PONYa (1988) atera zituen EVERESTa egiteari utzi gabe.

DRAGOIa bi pisutako kotxea zen eta jendearen gustukoa izan da 75 lagunentzako tokia duelako eta bidaia luzeak egiteko merkea delako.

Kotxe batzuek beheko pisuan eserleku gutxi eta 4 mahai eta sukaldea daramate.

Autobus honetan txoferra oso behean joaten da.

PONYak oso txikia zelako izan zuen izen hori, gutxi gora behera 30 eserleku.

1989.ean CENTURY atera zen, izen hori 1920 IRIZARren mendeurrena zelako jarri zitzaion.

Kotxe hau da gaurregun egiten ari dena, aldaketa batzuekin, jakina.

Harrera ona izan du eta Ingalaterran, Suedian, Suitzan eta beste hainbat lekutan saltzea lortu da, baina, batez ere E.E.B.B.etan.

Frantziako futbol mundialean erabili ziren autobusak IRIZARrek egindakoak izan ziren.

1987. urtean gutxi gora behera IRIZAR-SAYNEn kotxe bat egin zen, LAMBORGHINI mod. L.M. 002 todoterrenoa da, baina, hareatan ibiltzeko prestatuta dago.

Oso garestia omen zen. IRIZARrek karrozeria bakarrik egin zuen eta Italian jartzen zioten motorra.

IRIZARrek sari ugari jaso ditu , hauetako batzuk ondorengo hauek dira: Empresa exportadora del año en Guipuzcoa-1994, Emprendedor del año 96 en España, Empresario guipuzcoano del año 1996, Premio Príncipe Felipe a la excelencia empresarial, diseño industrial 1994 eta 1995, Autocar del año 94 en Gran Bretaña, Autocar del año 95 en España, Coche ejecutivo del año 97 en Gran Bretaña , Autocar del año 97 en Gran Bretaña ,...

Une honetan IRIZARrek Ormaiztegikoaz aparte Txinan, Marokon eta Brasilen dauzka lantegiak.

Honetaz guztiaz gain gauza bat egia da: IRIZAR primeran doa.